Dababadak atsegin handiz iragarri nahi du Europako proiektu berri batean parte hartuko duela; hain zuzen ere, "Etorkizuneko Aretoan - Musika Aretoan eta Komunitateko Espazio Esperimentala".
Proiektua WORM (Rotterdam, Holanda), VK (Bruselas, Bélgica) y Kvaka 22 (Belgrado, Serbia) aretoekin lankidetzan gauzatuko da. Beste hiru erakunde aliatu ere izango ditu Pristinan (Kosovo), Aarhusen (Danimarka) eta Krakovian (Polonia).
Proiektuaren helburua agertoki alternatiboak garatzea da, aretoak gaur egun jasaten ari diren aldaketa zorrotzei aurre egiteko. Arreta berezia eskainiko zaio kulturalki askotarikoak diren eta hirietan baztertuta dauden komunitateekin lankidetzan aritzeari.
Covid 19tik eratorritako ondorioek eragin handia izan dute Europako areto txikietan. Areto asko arriskuan daude. Beste batzuek malgutasun handiagoa badute ere, tokiko kultura-inguruneetan ekarpen erabakigarria egin ahal izateko potentziala partekatzen dute.
Proiektuak berrasmatzeko aukera emango die aretoei, oinarrizko printzipio komunetan oinarrituta, bereziki lankidetza eta aliantza berriak garatzearen, publikoak leialtasuna sortzearen, hiri-komunitateen ordezkaritzaren eta aretoen garapen artistikoaren inguruko erronkei aurre egiteko.
Kolaborazioen emaitza tokiko gobernuek eta aretoek kultura-erakunde edo -kolektiboekiko harremanetan erabiltzeko argitalpen bat garatzea izango da. Ideia nagusia da Europako aretoak inspirazio-iturriz hornitzea, espazio komunitario esperimental bat garatzeko aukera izan dezaten, eta espazio hori norberaren eta tokiko ingurunearen onurarako erabil dadin. Argitalpenak parte hartzen duten aretoak eta lan egiten duten testuingurua erakutsiko ditu, baita egiten dituzten proiektuak, komunitate-espazio esperimental gisa lanean aplikatzen dituzten metodoak eta jardunbide on eta txarren multzoa ere.
Dokumental txiki baten bidez, proiektuaren prozesua eta emaitzak ere erakutsiko dira. Dokumental hau on line egongo da eskuragarri, erakundeek eta kultura-eragileek erabil dezaten.
Proiektua Music Moves EuropeErupako ekimenaren parte da: Europako Batzordearen ekimenak eta ekintzak biltzen dituen esparru orokorra, Europako musikaren sektorea babesteko, eta, zehazki, musika-areto txikien arteko lankidetza-deialdia. 2021eko otsailetik 2022ko uztailera egingo da.