Dabadaba 3.0

2020, Dabadabaren birfundazio berria. 6 urtetan aldaketa ugari bizi izan ditugu, 2014ko kontzertu prekarioetatik hasi eta pandemia aurreko klub-gauen soinu-luxura arte.

Hau Dabadaba da (gaur egun):


↓ Espazioa esploratu ↓

Karta berria

Dabadaba Donostiako topaleku izaten hasi zen, eta arratsaldeak, kafetegi funtzioa zuen, soinu-proben eta musikarien artean. Batzuetan momentu horiek gogaikarriak izan ziren, bestetan magikoak, baina beti bereziak. Jatorrira itzuliko gara, karta zaindu batekin, kalitatezko koktel, garagardo artisau, janari eta musika onenarekin.

Karta kontsultatu

Egongela berria

Izugarri gustatzen zaigu dancefloor bat mimoz diseinatutako lounge atsegin bihurtzeko ideia. Leku zabala, txoko ugari, segurtasun-distantziak... zatoz gozatzera!

Terraza

Gure espazio berezienetako bat, mila solasaldiren lekuko, izan berri diren kontzertuei buruz, dantza eta dantza arteko atsedenaldiei buruz.

Zuzeneko musika

Hemendik gatoz eta horregatik gara. Asteko edozein egunetan kontzertuak, lehen mailako artistak, historikoak eta baita tokiko talentu berriak ere.

programazioa kontsultatu

Club

Erreferentziazko kluba bihurtzea, hain begi-bistakoak ez diren musiken aldeko apustua eginez, markatutako erreietatik irtenda eta Donostia osoa horretaz goza dezagun lortzea gure harrokeriarik handienetako bat da. Premium soinua, lehen mailako nazioarteko DJ-ak eta tokiko eszena aberats bat Dabadaban dantzatzeko.

programazioa kontsultatu

Elsa Records x Jagermusic

Disko denda bat areto batean? Disko denda bat areto batean! Gure proiekturik berriena, laster korrika hasiko den haurtxo bat. Badakigu denbora daramagula hori esaten, baina 2021ean bai. Hautaketa zaindua, gaurkotasuna eta gustua izango ditugu. Eta ez badugu, eska iezaguzu!

* Argazkian ikusten dena render 3D bat da. Just Sayin.

Aretoa
alokatu

Dabadaba alokatu dezakezu zure ekitaldi, festa edo ekitaldi pribatuetarako. Zure beharrak (ia) asetzeko ekipo eta langile teknikoak ditugu, eta oso espazio zabala mundu guztia seguru egoteko. Idatz iezaguzu eta esango dizugu zer egin dezakegun zure alde!

harremanetan jarri