Vinim, Dabadabako streaming-a

Dabadaba planeta osora eramateko proiektu bat.

 

Vinim proiektu kolaboratibo bat da, Guajira Sicodélica eta  Vicomtechartekoa, Interakzio aurreratuko teknologietan, datuen analisian, hizkuntzaren teknologian... espezializatutako Ikerketa Aplikatuko Zentroa.

2017an eman zituen lehen urratsak Vinimek, Hazitek programaren babespean, Eusko Jaurlaritzak bultzatutako I+G enpresarialari laguntzekoa. Proposamena: munduari, zuzenean eta geroratuan, Dabadabak hartzen duen musika jarduera eskerga erakusteko aukera emango digun streaming sistema interaktiboa. Gainera, planteatutako ikuspegia elkarrekintzarena da: kamera anitzeko sistema bati eta interfaze pertsonalizatu bati esker, ikusleak etxetik hauta dezake zer kamera klikatu, zer informazio estra erakutsi...

2018. urtearen hasieran lehen proba pilotu bat egin genuen Peach Pit talde kanadarrarekin. Emisioan zehar, 2000 pertsona konektatu ziren emisioaren uneren batean, gutxienez 15 herrialdetatik. Froga horrek erakutsi zigun ideiak etorkizuna izan zezakeela, eta pandemiak eragindako gizarte-aldaketen azelerazioak horretan eragin besterik ez du egiten.

2021a izan behar da Dabadabako streaming bidezko kontzertu tresna eta plataforma den Vinim behin betiko merkaturatu zen urtea. Etorkizunerako geratzen da proiektuaren bilakaera, beste eragile batzuek, beste sektore batzuek eta beste leku batzuek erabil dezaketen tresna eramangarri eta zeharkako batera.



 
 



 
 

sarrera DBDB Radio
Txarto egin genuena geure sarrera-sistema estreinatzean
Erabaki genuen ideia ona zela sarrera guztiak bat-batean ateratzea, oraindik presiorik jasan ez genuen sistema berri batean. Spoilerra: gaizki ateratzen da.